Eskolako sartu irtenetan egunero sortzen diren auto pilaketak direla eta, udalak aparkaleku berri bat egokitu du arazo honi irtenbide bat bilatzeko. Aparkaleku berri honekin, kotxeak ondo uzteko behar beste toki egongo dela espero dugu, eta dei egiten dugu kotxeak karreteran ez uzteko, pilaketa horietan eta haurrak inguruan ibilita sortzen den arriskuagatik