2020an, Amezketako Udalaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, ikerketa lan bat hasi zen Amezketan II. errepublika, gerra zibila eta lehen frankismo garaian izandako bizikizunak jasotzeko, eta gerora, liburu bat egiteko.

 

Lana nahiko aurreratua badago ere, ikertzaileek gustura osatuko lukete aipatu lana garai horietako argazki gehiagorekin. Hona zeren ingurukoak izan daitezkeen argazkiak:

  • Gerrara joandako gazteen argazkiak, hobe soldadu jantzian badaude.
  • Hildako amezketar soldaduen argazkiak.
  • Zauritutako soldaduen argazkiak.
  • Preso egondako, lan-batailoietan zigortutako, konzentrazio eremuetan gaztigatutako, epaitutako, isunak jasotakoen argazkiak.
  • Zigortutako apaizen argazkiak eta argibideak.
  • Estraperlo garaiko argazkiak.
  • Errazionamendu garaiko argazkiak
  • Garai horietako BESTE EDOZEIN ARGAZKI.

 

Honenbestez, gonbitea egiten zaie herritarrei, gazteenei beren senide zaharrenei galdetzeko edo etxean begiratzeko, eta zaharragoei beren oroitzapenetan arakatzeko, horrelako argazkirik izan ditzaketen bilatzeko, eta hala balitz, Amezketako Udaletxera eramateko; bertan kopia bat egingo litzateke.

 

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.