Asteburu honetan zehar telebistan, irratian, egunkarietan edota sare sozialetan Osasun Sailak adierazitako udalekuen inguruko berri izango duzuela uste dugu. Ala ez bada, Osasun Sailak zein Eudelek gomendatu dute udalekuak bertan behera uztea.

 

Berri horren aurrean, Amezketako udaleko, alkatea, alkateordea, idazkaria zein gazteri suspertzailea elkartu  dira eta egoera aztertu dute.

 

Amezketako udalak, haur eta nerabeen aisialdi hezitzailean sinisten du eta garrantzi handia ematen dio honi. Gainera, bai udaleku zein gaztelekuko ekintzetan protokoloa goitik behera ondo bete da eta esfortzu handia egin da talde txikiak egin ahal izateko. Begiraleak ere lan handia egiten ari dira haurren segurtasuna bermatzeko.

 

Honen aurrean, informazio ezberdinak irakurrita, osasun neurriak betetzen direla jakinda  eta gomendioa dela kontuan izanik, Amezketako udalak udaleku irekiekin eta nerabeen eskaintzarekin behin behinean aurre egitea erabaki du. Beti ere, egoera egunero aztertuko da eta Jaurlaritzatik iritsi daitezkeen erabakien menpe egongo da udala.

 

Hala ere egoera honen aurrean, norbaitek parte hartzeari utzi nahiko balio, ludotekako koordinatzaileari zein gazteluko suspertzaileari erabaki horren berria ematea eskatzen dugu.