Amezketako Udalak, aurten ere, udaleku irekiak antolatzea erabaki du ekaineko azken astean eta uztaileko lehen hiru asteetan.

Udaleku irekietan izena eman ahal izango dute 2023-2024 ikasturtean Haur Hezkuntzako 2 urtetik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. maila arteko haurrek.

Udaleku irekiak ekainaren 25etik uztailaren 19ra izango dira, astean 5 egunetan eta 10etatik 13etara.

Izena emateko epea maiatzaren 3a arte izango da, eta aurten EZ da onartuko epez kanpoko inskripziorik, aurreko urteetan salbuespen gisa egin izan den bezala.

Udalekuetan izena emateko prezioa:

  • Familia bereko 1 edo 2 parte-hartzaile: 80 € parte-hartzaile bakoitzeko.
  • Familia bakoitzeko 3 parte-hartzaile edo gehiago: 60 € parte-hartzaile bakoitzeko.

 

Izena emateko, idazki honetan agertzen den inskripzio-fitxa bete beharko da, eta udaletxera eraman edo gazteria@amezketa.eus helbide elektronikora bidali.

Ordainketaren kasuan, ordainketaren ziurtagiria izen emate fitxarekin batera eman beharko da. (ordainketa egiteko kontu korrontearen zenbakia: ES71 2095 5020 0610 6002 4469

Azkenik, esan behar da, egun hauetan gurasoei sor dakieken edozein zalantza argitzeko, Gazteriako telefono honetara dei daitekela: 688 711 675.

Haurren matrikulazio orria 2024 (gutunik gabe)