Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioei jarraituz, eta egungo baldintzak kontuan hartuta, Amezketako Udalak aurten San Juan surik ez egitea erabaki du.

Horrenbestez, ez da San Martinen ohiko bihurtu den sua egingo, eta herritarrei ere eskatzen zaie etxe eta baserrietan egin ohi diren San Juan suak ez piztea.

Neurri hau prebentzioz hartu da, sute-arriskua saihesteko eta pertsonen nahiz ingurumenaren segurtasuna bermatzeko.

Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertu nahi ditu.