Amezketako Udalak Geograma empresa kontratatu du udalerriko 2. eta 3. poligonoetako landa-partzelen mugaketa egiteko. Jabeek edo haien oinordekoek landa-jabetzak ahaztu edo ezagutzen ez badituzte, mugarriak eta mugak nahasgarriak izango dira edo, besterik gabe, desagertzeko arriskuan geratuko dira.

Egoera horren aurrean, Amezketako Udalak, Gipuzkoko Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdearen Departamentuak diruz lagunduta, 340 HA-ko azalera hartzen duten 300 partzela baino gehiago mugatzeko lanak hasi ditu, Geograma enpresaren laguntzarekin. Udalak proiektu honetan aurre egin behar dion erronka oso garrantzitsua da, landa-lurra oso zabala delako. Horregatik, gainerako poligonoak hurrengo urteetan egingo dira.Proiektuaren helburuak dira mugetan egon daitezkeen akatsak argitzea eta zuzentzea, eta mugei eta mugarriei GPS koordenatuak ematea. Lanak behar bezala egiteko ezinbestekoa da 70  jabe baino gehiagoren laguntza izatea. Jabe horiek mugakideekin adostu beharko dituzte lursailen mugak eta mugarriak. Lanak egin ondoren, mugei eta mugarrien koordenatuei dagozkien planoak emango zaizkie titularrei, eta beharrezkoa izanez gero, Katastroaren mugak zuzenduko dira.

Amezketako Udalak dei egiten du jabeenlaguntza izateko mugakideekiko mugak adostu ditzaten, hori beharrezkoa baita lanak egiteko. Mugakideen artean adostasunik ez balego, ezin da proiektua gauzatu. Jabeen partaidetza borondatezkoa da, eta ez die inolako gastu ekonomikorik eragingo. Aldez aurretik mugak garbitu eta mugarriak aurkitu beharko dituzte jasotze topografikoak egiteko.

Amezketako 2. eta 3. poligonoetako landa-lursailen titularrak gutun bat jasoko dute abenduaren 19an, asteartea, Amezketako Kultur Etxean 11:30tan eta arratsaldeko 18:00etan egingo den proiektuaren azalpen-bilerara etor daitezen deitzeko. Guztioi interesatzen zaigun proiektua da. Udalak zuen laguntza eskertuko du.