Estatuak martxoaren 14an larrialdi sanitarioa adierazi geroztik, hainbat erakunde publiko, enpresa, famili eta gizabanakoen ohiko jarduerak aldatuta eta aldrebestuta geratu dira. Hilabete hauetako larrialdi sanitarioak, baitere, eragile publiko nahiz pribatu askoren egoera ekonomikoaren okerrerako aldaketak eragin ditu, eta azken asteetan Amezketako Udalak, egoera honen hausnarketa egin ondoren, herriko jarduera ekonomikoentzako dirulaguntzak eskeintzeko eta zerga neurri zehatzak jakinaren gainean jartzeko garaia iritsi da.

 

Horrela, Amezketako Udalak hartu dituen neurriak ondorengoak dira:

 

1.- Amezketako mikroenpresa eta profesional autonomoentzat bideratutako dirulaguntzak onartu dira. Udalak 20 mila euro bideratuko ditu, eta eskari asko badaude, kopurua haundituko da. Dirulaguntzak jaso ahal izatkeo baldintza batzuk bete beharko dira eta hauen berri jarduera ekonomikoetako titularrei pertsonalki informatuko zaie.

 

2.- Egoera ekonomiko larrian edo zailtasun ekonomikoekin geratu diren herritarrak ere banaka atenditu eta diruz lagunduko ditu Udalak, Udalak, gizarte zerbitzuen bitartez. Beharrean dauden herritarrei, inongo zalantzarik gabe, gizarte zerbitzuetara jotzea gomendatzen da eta diskrezio osoz eta sentsibilitate haundienarekin begiratuko da kasu bakoitza. Helburu honetarako Udalak dagokion diru kopurua haunditu egin du.

 

3.- Udal zergei dagokienez, Ibilgailuen gaineko zergaren borondatezko kobrantza epea ekainaren 10etik uztailaren 30arte izango da eta Ondasun higiezinen gaineko zergan, abuztuaren 1etik irailaren 15arte izango da.

 

4.- Zaborren bilketaren tasa kobratzeko epea irailean izango da eta uztailaren 1ean abiaraziko da bilketarako antolatu den sistema berria. Guzti horren berri hurrengo asteetan emango da herrian. Dena dela, esan behar da azken bi hilabeteetan itxita egon diren jarduera eskonomikoei ez zaiela eman ez zaien  zerbitzuaren proportzioa kobratuko.

 

5.- Gimnasioaren kasuan, berriz, urtearen hasieran urte guztirako bazkidetza egin zutenei kuotaren zati proportzionala itzuliko zaie eta lehen hiruhilabetea ordaindu zutenei gimnasioa hilabete oso batean gehiago erabiltzeko aukera emango zaie.

 

Aipatu neurri hauen informazio zabalagoa ondorengo idatzian ikus daiteke: Neurri ekonomikoak COVID 19