Abuztuaren 27an eraso matxista jasan zuen emakumeari eta familiari zuzeneko elkartasuna eta babesa adierazten dio udalak eta indarkeria mota honi aurre egiteko dituen zerbitzuak eta tresnak bere eskura jarri ditu.

Gaineratu, Udalak, 15 minutuko elkarretaratzea deitzen duela abuztuaren 31n, asteartea, arratsaldeko 7:30etan, Amezketako plazan, ‘Erasorik ez erantzunik gabe’ lelopean, eta herritarrei bertaratzeko gonbita luzatzen die.