Amezketako Udalak BIKAIN EUSKARAREN KALITATE ZIURTAGIRIAren GOI-MAILA egiaztatu du maiatzan zehar burututako ebaluazio prozesu baten ondoren.
Bikain Ziurtagiri ofizial eta publikoa da, Eusko Jaurlaritzak ematen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena. Ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da, hortaz.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalit-Kudeaketa Aurreratua Fundazioak kudeatzen duten ebaluazio horretan ardatz hauek zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da, besteak beste, Udalaren komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo harremanak, barne harremanak eta hizkuntza kudeaketa.
Apirilean eta maiatzan zehar, ziurtagiri hau lortzeko aurrera eraman den prozesuaren bitartez euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa neurtu dira Amezketako Udalean, eta horretarako hainbat txosten osatu dira eta kanpo-ebaluazio bat ere egin da Bikain Ebaluatzaile Klubaren eskutik.
Honekin guztiarekin, Eusko Jaurlaritzak aitortu egin nahi izan dio Amezketako Udalari maila hori lortzeko egin duen lana, eta gogotik bultzatu nahi du Udalak euskararen erabilera areagotzeko bidean aurrera jarrai dezan.
Amezketa herri euskalduna izanik, Udala jabetuta dago bere eguneroko jardunean euskararekin duen konpromisoa eta lan ildoa eta horiek sustatu behar dituela. Euskaraz hitzegitea euskara sustatzeko modu bat da, zalantzarik gabe, baina Udaleko ehundaka izapide edo tramite ere euskaraz egitea, gure herriko hizkuntza normalizatzeko ezinbesteko modua ere bada, eta garrantzi izugarria duena.
Jarraian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratutako Iragarkia: Iragarkia