Amezketako Udalak zerbitzu berri bat jarriko du martxan. Bartolome Deunaren kalea 35 zenbakiaren (Plantxenea) beheko solairuan rokodromo bat egin dugu eta ekainaren 16an egingo da inaugurazio ekitaldia. Haurrentzat ordu tarte ezberdinak antolatu dira eta heldu batek lagunduta edo bakarrik joan daitezke, laguntzaileak egongo baitira bertan. 19:00etatik aurrera berriz 16 urtetik gorakoentzat izango da rokodromo berria probatzeko aukera.

Ekainaren 19tik aurrera martxan egongo da zerbitzua eta erabili nahi duenak bazkide egin beharko du Udal bulegoetan eskaera egin, rokodromoko araudia onartu eta dagokion kuota ordainduta. Herrian erroldatutakoentzat urteko kuota 40 eurokoa izango da, baina aurten urte erdian gaudenez, 20 euro ordaindu beharko da. Rokodromoaren erabiltzaile izateko eta baimena eskuratzeko 16 urtetik gorako adina izan behar da. 16 urtetik beherako adin txikikoek, bazkide den heldu baten laguntzarekin erabili ahal izango dute rokodromoa.

ROKODROMOA ARAUDIA