Aurreko astean deialdi bat egin genuen maskarillak egiteko bolondresak eskatuz. Izugarrizko erantzuna jaso genuen. Mila esker lan hauetan aritu zareten guztioi. Aralar papelerari ere eskerrak eman behar dizkiogu eman digun material guztiagatik, eta baita Ados lentzeriari ere gomak eta hariak emateagatik.

 

Maskarilla hauek egiteko garaian higiene neurriak errespetatu dira, eta egin ondoren isolatuta eduki ditugu denbora tarte batez. Helduentzat eta haurrentzat egin dituzte maskarillak bolondresek, eta orain etxez etxeko banaketa egiten hasiko da udala.

 

Honez gain, Amezketako farmaziarekin hitz egin dugu. Hauek ere gogotik ari dira lanean, eta datozen asteetan FFP1 motako maskarillak bertan erosi ahal izango dituzuela esan digute. Espainiako gobernuak 0,96€ko prezioa ezarri zuen maskarilla bakoitzarentzat. Maskarillak erosteko zailtasunak dituztenek udalera deitu dezakete bolondresek egindako maskarilla gehiago eskatzeko, eta etxera eramango diegu.

 

Azkenik, jakinarazi udalak erabaki duela 65 urtetik gorako herritar guztientzat FFP2 motako maskarillak erostea. Gestioak egiten ari da udala, eta dena ondo bidean eta hornitzaileak agindutakoa betetzen badu, datozen egunetan banatuko ditugu maskarilla hauek ere.

 

Besterik gabe, gogorarazi nahi dizuegu ezarrita dauden neurriak zenbat eta hobeto bete, orduan eta lehenago egingo diogula aurre larrialdi honi.