Larunbat honetan, urriak 14, Amezketako I. Zaldi Martxa ospatuko da. Herritar talde bat eta udala elkarlanean, egun osoko egitaraua prestatu da. Goizeko 8:00etan elkartuko dira zaldian ibilbidea egin behar dutenak Beartzanako aparkalekuan. Gosaldu ondoren ibilbideari hasiera emango diote, eta ibilbidean zehar hamaiketakoa egin ondoren, eguerdian iritsiko dira berriro herrira. Bazkariari jarraipena emateko trikipoteoa egingo da herrian zehar eta gauean afaria izango da fontoian. Afarirako norberak bere janaria eraman beharko du eta Udalak txiria jarriko du. Zaldi ibilaldian parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute 686509874 telefonoan.