Amezketako Udalak mugikorrean erabiltzeko aplikazio berria abian jarri du: AmezketaApp, eta dagoeneko eskuragarri dago, alegia, interneta duen mugikorrean jarri daiteke, Apple-eko app store edo Android-eko play store aplikazioen bitartez.

 AmezketaApp-aren bidez, teknologi berrien abantailez baliatu nahi da, udal erabakiak eta jarduerak are parte hartzailegoak izan daitezen. Gaur egun ia denek smartphone bat dute patrikan eta honek sekulako aukerak ematen ditu partaidetzaren ikuspegitik. Amezketako Udalak, honetaz baliatuta, herritarrekin harremana eta komunikazioa erraztu eta areagotu nahi ditu. AmezketaApp bidez, herritarrek Amezketako Udalak egiten dituen aurrerapenen eta onartzen dituen programen eta ekintzen berri izango dute, eta baitere, herritarrek bidaltzen dituzten intzidentziak atendituko dira. Horrela, esan daiteke AmezketaApp komunikazio-bide berri bat dela, Udalari bere eguneroko kudeaketan eta plangintzan erabakiak hartzen lagunduko diolako, eta guzti hau, gobernu onaren eta gardentasunaren printzipioetan oinarrituta.

 AmezketaApp-ek ondorengo funtzioekin eta partaidetzarako atalak ditu:

– Galdeketak: Gipuzkoako Foru Aldundiko Partaidetza Zuzendaritzak IZFEren eskutik, prestatzen ari den weborrira sarbidea jarriko da.

– Gorabeherak: Udalari herriko edozein inzidentzi bidali ahalko da argazki eta geolokalizazio eta guzti. Momentu errealean udalean jasotako informazio hau eta honek erantzuna azkarra izatea ahalbidetuko du.

– Albisteak: Herriko edo udaletxeko albiste eta oharrak bidaltzeko erabiliko da. Aplikazioaren erabiltzaileek abisu bat jasok dezakete zerbait argitaratzen denean.

– Udaletxeko web orrira sarbide zuzena: Aplikazioak ahalbidetzen ez duen beste edozein kontsulta edo tramite egin ahal izateko www.amezketa.eus helbide elektronikora sarbide zuzena izango du.

Udalak AmezketaApp-aren funtzionamendu zehatzaren argibideak jasotzen dituen triptikoa argitaratu du eta egunotan etxez etxe banatuko ditu. Era berean, triptikoan, aplikazioa deskargatzeko QR kodeak ere agertzen dira, Apple-eko app store edo Android-eko play store aplikazioetara bideratzen duena mugikorra, deskarga errazteko.

 Hemen dituzue AMEZKETA APP deskargatzeko loturak:

      

      

AmezketaApp tresna bat da, bitarteko bat da, ez da helburua; helburua da tresna honen bitartez, goian esan bezala, Udala amezketarrei hurbiltzea, eta amezketarrak Udalari zuzentzeko bide bat gehiago izatea. Beraz, AmezketaApp erabiltzeko gonbitea luzatzen da Udaletik, herrigintzan aurrerapauso bat gehiago emateko.