UZTAILAren 17an (ASTEAZKENA)

Lehentasuna 60 urtetik gorakoek izango dute, baina autobusa betetzen ez bada, gainontzeko herritarrek ere joateko aukera izango dute.

Izena emateko egunak: UZTAILAREN 8tik 12ra biak barne. Txartelaren prezioa: 30 € pertsonako.

Irteera_goizeko 8:30tan Plazan, gero Ergonen eta azkenik beherakoan Ugarten geratuko da autobusa.

Lehendabizi Busturiara joango gara eta bertan hamaiketakoa egingo dugu.

11:30tan Ekoetxera bisita.

14:00tan Kortezubiko Lezika jatetxean bazkaria. Arratsaldez eta denboraren arabera Durangoko alde zaharrean paseotxo bat eman eta iluntzerako etxerako itzulera.