Kultur etxeko areto nagusia leporaino beteta egin zen atzokoan Amezketan gerra zibilak izan zituen ondorioak jasotzen dituen Antton Amondarainen liburuaren aurkezpena. Ekitaldian Anttonek berak eman zituen liburuan aurkituko dugunari aurrerapen batzuk eta Alaitz artolaren musikak, Bixente Gorostidiren bertsoek, Imanol Artolaren aurkezpenak edota Izaskun Lazkanok gerrako biktimen omenez egin duen obraren aurkezpenak jantzi zuten ekitaldia. Amaitzeko, Udalak luntxa eskaini zuen Zazpiturri Elkartean. Amezketako etxe bakoitzak liburu bat hartu dezake, eta atzokoan liburua hartu ezin izan zutenek, Udal bulegoetan izango dute hau eskuratzeko aukera hurrengo egunetan.

Atzokoa 3 urte iraun dituen prozesu baten amaiera izan zen. Denbora hortan denean aritu baita Antton informazioa aztertzen, testigantzak biltzen edota dokumentuak eskuratzen. Denbora horretan bizi izan dugu liburu honetan oinarrituta zegoen eta herritarren egin zuten antzerkia ere. Anttonek ezagutzera eman dizkigu Amezketan gertatu zirenak, eta betirako gordeta geldituko dira hurrengo belaunaldiek ere jakin ditzaten. Bejondeizula Antton, eskerrikasko egindako lanagatik!