Oso egoera txarrean zeuden Ergoneko espaloiak. Bustitakoan oso irristakor jartzen ziren eta zulo handiak zituztenez oso arriskutsu zeuden. Lan hauek espaloien berritzea soilik aurreikusten bazuten ere, bi ezusteko sortu dira. Alde batetik, Errekalde kalean ur-hodiak egoera txarrean agertu ziren espaloiak altxa zirenean, eta ur kontsortzioak hoditera hauek berritzeko aprobetxatu du. Bestalde, Eliz kalean irisgarritasun arazoak dituzten herritarrek helarazi ziguten aulkian ezin zutela espaloitik pasa ez zirelako kabitzen, beraz, horko zuhaitzak kendu eta berdeguneetan beste batzuk landatzea erabaki da. Oso txukun gelditu da eremua eta egoera txarrean dauden herriko gainontzeko espaloiak konpontzen jarraitzeko konpromezua du Udalak.