Alarma egoeraren amaierak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Eusko Jaurlaritzak aldez aurretik egindako baimen-eskaerari erantzuteko emandako ebazpenak baldintzatuta, bihar, maiatzak 9, Lehendakariaren Dekretu berria indarrean sartuko da, Covid-19ak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurri berriekin.

 

Laburbilduz neurri berri horiek ondorengoak dira:

  •  MUGIKORTASUNA. Bertan behera geratzen dira itxiera perimetralak eta “etxeratze agindua”. Gaueko mugikortasuna 23:00etatik 06:00etara autolimitatzea gomendatzen da.
  •  BILERAK. Bertan behera geratzen da pertsonak elkartzeko muga, ostalaritzan eta kirolean izan ezik. Hala ere, 4 pertsona baino gehiagoren bilkurak saihestea gomendatzen da.
  •  ORDUTEGIAK. 22:00etan, establezimenduak ixtea eta kultura-, gizarte- eta merkataritza-jarduerak etetea.
  • MERKATARITZAKO EDUKIERAK. 150 m2  baino gehiagoko establezimenduetan, %40; eta 150m2 arte, %60. Azoka txikietan, baimendutako postuen %50.
  • TXOKOAK. Elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak itxita daude.
  • OSTALARITZA. Itxiera 22:00etan. Barneko edukiera %50. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 4 pertsona. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik.
  • GAUEKO AISIA. Gaueko aisialdirako establezimenduak eta lokalak itxita jarraitzen dute.
  • JOKO-LOKALAK. Itxiera 22:00etan. %50eko edukiera.
  • KULTU-LEKUAK. %35eko edukiera. Beilatoki eta ehorzketetan: aire zabalean, 30 pertsona gehienez; eta leku itxietan, 6 gehienez
  • MUSIKA- ETA AHOTS-JARDUERA. Osasun Publikoaren Zuzendaritzaren gidalerroak betetzen dituen protokoloa beharko dute.
  • KIROL-INSTALAZIOAK. %50eko edukiera. Aldagelak, %35. Ikuslerik ez kirol-ekitaldietan.
  • KIROLA EGITEA. Aire zabalean edo barnealdean, gehienez 6. Eskola-kirola entrenamenduan eta aldagelarik gabe. Maskara nahitaez erabili behar da, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko bizietan izan ezik.

 

Hona hemen Lehendakariaren Dekretuaren testu osoa: DEKRETUA

 

Amaitzeko, esan pandemia ez dela oraindik bukatu eta kutsadurak eta heriotzak gertatzen dira oraindik, beraz, amezketar guztieei erantzukizunez jokatzea eskatzen da.