Dagoeneko askok jakingo duzuen moduan, Alaitz Artola amezketarrak “Gaztea Cover” lehiaketan parte hartu du eta finalera iritsi da. Gaur, apirilak 15 osteguna,  lehiaketako finala izango da. 19etatik aurrea eman ahal izango dira botoak, 4 finalistek zortzietan egingo duten zuzenekoan irabazleak esan arte. Animatu ikustera eta botoa ematera!!