Akelok Guraso Elkarteak Udalari ondorengo idatzia helarazi dio herritar guztiei zabaltzeko:

 

EGUBERRI BEZPERAN KANTARI

 

Herritar agurgarriok:

 

Errealitate bat da urtetik urtera herrian jaiotze tasak nabarmen egin duela behera. Horrek, Eguberriak datozela-eta, hausnarketa sakon bat egitera bultzatu gaitu Akelok Guraso Elkartean. Ohitura zahar eta polit hau mantendu nahi dugu eta azken urteotan ikusi dugu gero eta zailagoa egiten zaigula festa jendetsu bat antolatzea.

 

Hori dela eta, aurten abenduaren 24rako, deialdia HERRI MAILARA zabaldu nahi dugu eta animatu nahi zaituztegu egun horretan gurekin abesten ateratzera, denon laguntzarekin politagoa izango baita.

 

Bestalde, BI IBILBIDE aukeratu ditugu egun horretarako,  ahal den etxe gehienetara iristeko asmoz. Lehen taldea, goizeko 9:30ean abiatuko da Ugarte auzotik herriruntz; eta bigarrena, 10:30ean elizatik beheruntz. Horrela, denok Beartzana / Ametzako biribilgunean elkartuko gara,  handik plazarako bidea elkarrekin eginez.

 

Anima zaitezte eta animatu zuen ingurukoak, denon artean Eguberri Bezpera polit bat ospatu dezagun!