Aste honetan herritarrekin bi bilera informatibo egin ondoren, sistema berria martxan jarri bitartean emango diren PAUSUAK ETA EPEAK ondorengoak dira:
EKAINAK 29 – UZTAILAK 2: Astelehenetik ostegunera 11:30etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara KULTUR ETXEAN:
- Txartelel elektronikoak + ontziak + poltsa konpostagarriak jaso. (DERRIGORREZKOA DA)
- Nahi duenak hondakin organikoa norberak etxean kudeatzeko eskaera egin.
- Behar berezien arabera errefusaren edukiontzia erabili ahal izateko muga zabaltzeko eskera. (Pardel asko sortzen direlako adibidez.) Beste eskaera bereziak ere jasoko dira.
UZTAILAK 6:
SISTEMA BERRIAREN AKTIBAZIOA.
Honekin batera, aste honetako bileratara bertaratutakoei banatu zaien aurkezpena jartzen da, zaborren bilketaren sistema berriaren informazio zabalarekin: Informazio bilerako AURKEZPENA