Amezketako zabor bilketa sistema berriaren lehen astea bukatzear dago eta amezketarren jarduna orohar txalogarria izan da. Sistema berria izanik ohikoa izaten da gora beherak izatea baina esan behar da hauek ez direla izan larriak edo oso nabarmenak.

 

Dena dela, joan zen astean herritar asko Kultur etxera hurbildu ziren beren txartelak, organikoarentzako ontzi txikiak eta poltsa konpostagarriak jasotzera, etxebizitza bakoitzeko bana, baina oraindik amezketar batzuk falta dira elementu hauek jasotzeko, zehazki 120 bat amezketar inguru.

 

Hortaz, ohar honen bitartez, jakiarazten da herritarrek aukera izango dutela bihar, uztailak 10, ostirala, goizeko 9tatik ordubata arte eta udaletxean heuren txartelak, organikoarentzako ontzi txikiak eta poltsa konpostagarriak jasotzeko. Eta bide batez, txartela dutenek baina oraindik txartelean aldaketa bereziren bat egin nahi badute (adibidez, errefuxarako maiztasuna egokitu behar dutelako edo organikoaren kudeaketa aldatu nahi dutelako) horretarako ere aukera izango dute.

 

Esan bezala, orokorrean sistema berriaren ezarketa edo inplantazioa ondo joan da denon esfortzuari esker, eta orain sistema berria denontzako tajutzea eta egokitza geratzen da. Udala horretan dabil eta hurrengo asteetan erabaki zehatzak hartuko ditu.

 

Eskerrik asko denori.