Aurreko urtean hainbeste urtez betetako ohitura eten behar izan bazen ere, aurtengoan Amezketako haurrak kantari ibiliko dira ostiralean. Egoera epidemiologikoa dela eta ezingo da 2019ra arte bezala etxez etxe kantatu, baina guraso elkarteak ibilbide bat prestatu du eskolako haurren burbuila taldeak mantenduz eta ahalik eta herritar gehienengana iristeko helburuarekin:

11:00etan HH2tik LH2ra bitarteko haurrak elizan elkartuko dira eta hurrengo guneetan abestuko dute:

-Elizako bidegurutzean.

-Jakoetxe inguruan.

-Azintzin inguruan.

-Sasturain parean.

11:00etan, LH3tik LH6ra bitarteko haurrak Zubillaga auzoan elkartuko dira eta hurrengo guneetan abestuko dute:

-Zubillagan.

-Pelloenean.

-Bionetxe parean.

-Txikillo parean.

-Ausetxe parean.

12:15 aldera, bi taldeak Abaltzisketako bidegurutzean elkartuko dira, eta elkarrekin abestuko dute hurrengo guneetan:

-Abaltzisketako bidegurutzean.

-Mediku etxe parean.

-Onda parean.

-Arkaizpe parean.

-Plazan.

Amaitzeko, guraso elkarteak antolatutako zozketa burutuko da. Animatu parte hartzera!