Amezketako Udalak bi ordu inguruko hitzaldia antolatu du abenduak 20an, arratsaldeko bost t´erdietan, Kultur Etxeko aretoan, ZAINKETA ETA ONGIZATE EMOZIONALARI BURUZKOA, ongizate emozionalean eta coach pertsonalean aditua den Saioa Garmendiaren eskutik.

 

Ongizate emozionala izatea da bizitza osasuntsu, zoriontsu eta betea lortzeko oinarria. Horretarako, funtsezkoa da gure burua ezagutzen ikastea, gure emozioak behar bezala hautematea eta adieraztea. Gutako bakoitza gure autozainketaren erantzule gara. Nola sentitzen zara? Zure ongizatea hobetzeko prest zaude?

 

Hitzaldian galdera hauei hasierako edo bat bateko erantzun motz batzuk emango zaizkie, eta aldi berean, Saioa Garmendiak eskaintzen dituen tailerren aurkezpena egingo da, nahi dutenek parte hartzea pentsa dezaten.

 

Hitzaldia dohainik da, baina gaiaren planteamendua egin ostean, herritar multzo bat prest egongo balitz hilabete batzuetan zehar zainketa eta ongizate emozionala sakonean lantzeko, Amezketako Udalak eskura jarriko du Kultur Etxeko gela bat tailer horiek burutzeko. Kasu honetan, partehartzaile bakoitzak tailerretan parte hartzeagatik ordaindu beharko luke, ez baitira dohain. Honen guztiaren nondik norakoak hitzaldian argituko dira.