Pasa den astelehenean zabaldu zen herritarrek prestatu duten antzerkirako izen emate epea, bi egun nahiko izan dira saio guztiak lepo betetzeko. Hori ikusita, Amezketako Antzerki Taldeak, bosgarren saioa egitea erabaki du, egun berean 19:30etan izango da azken saio hori. Izena eman nahi duenak dei dezala ostiralean 8etatik aurrera Udaleko telefono zenbakira: 943653189