Badakizue lau urte daramatzagula Amezketako argazki zaharrak jaso, txukundu eta gordetzen. Jakizue baita ere, Udalak euskarri informatiko bat jarri behar duela indarrean eta bertan zintzilikatuko ditugula etxez etxe jaso ditugun argazkiak, nahi duen orok ordenagailuan zein telefonoan ikus ahal ditzan.

Herrian jaso ditugunei Txanbolinek urtetako lanari esker Amezketan egindako argazkiak gaineratu nahi dizkiogu, eta horrela osatuko dugu Amezketako Historia ezagutzeko baliagarri den argazki bilduma.

Horretarako, Intxaustitarrek (Txanbolinek) Foru Aldundiari eman dion bildumatik Amezketakoak zein diren jakitea komeni zaigu.

Lan hori egiteko ostiral goizean, 9:30ean hasita, bihar goizean beraz, Pernando Amezketarra Kultur Etxean Intxaustitarren argazki batzuk ikusi ahal izango ditugu eta gure lana izango da Amezketakoak diren ala ez ezagutzea.

Ezagutzeko ahalegin hori adinean aurrera doazen herritarrek egingo dute hobekien, argazkiak aspaldi xamarrekoak izango baitira. Beraz, gonbidaturik zaudete saio horretara.