San Martingo Etxolak etapa berri bati ekingo dio ostegun honetan, 19:00etan egingo den irekierarekin. Aisha Etxeberria arduradunak adierazi duenez, ilusio handiz abiatu du proiektuaren aro berria, eta herritarrak bertaratzera gonbidatu ditu lehen egun berezi hori pintxopote eta guzti elkarrekin ospatzera.

Udako denboraldiari begira, Etxolak ordutegi bereziak ere iragarri ditu:

Maiatzean, ostegunetan 19:00etan zabalduko ditu ateak, ostiraletan 17:00etatik aurrera, eta larunbat zein igandeetan 10:00etan.

Ekainerako aurreikusitako ordutegia ere jakinarazi dute:

  • Ekaineko lehen bi asteetan, aste barruan 15:00etatik aurrera egongo da zabalik, eta asteburuetan 10:00etatik aurrera.
  • Ekaineko azken bi asteetan, aste barruan 10:00etan zabalduko da, eta larunbat eta igandeetan 9:00etan.

Eguraldi txarra egiten duen egunetan Etxola itxita egongo dela gogorarazi du.

San Martingo Etxolatik herritar guztiei gonbidapena luzatu nahi izan diete.