Datorren maiatzaren 8an udaberriko azoka berezia antolatu du Elikalur elkarteak.
Ostiralero bezala, azoka, Amezketako plazan izango da arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara.
Ohiko ekoizleez gain (Malek fruta saltzailea, Larreta esnekiak, Aralareko, Zuzitza, Balerdipeko erleak, baserriko arrautzak eta Eguzkileire) azoka berezi honetan ekoizle gonbidatuak ere izango dira: Zidernaut edariak eta Osabi kosmetika naturala.
Gainera, sunpriñua musika tresna egiten ikasteko tailerra ere egongo da.
Giroa osatu eta gozatzeko, Zazpi-itturri elkarteak ere postua jarriko du jana eta edana eskainiz.
Aurreko azoka berezian egin zen moduan, oraingo honetan ere zozketa bat egingo da. Azokan egindako erosketa bakoitzeko, zenbaki bat jasoko du erosleak eta azokaren amaieran, arratsaldeko 18:00ak inguruan emango da ezagutzera zenbaki sariduna.
Elikalur Elkarteak, herritar guztiei egiten diete dei azoka berezi honetan parte hartu dezaten!!


