Amezketan azken egunetan argindarraren hornidurarekin arazoak izan dira, aberia bat zela medio, eta hainbat auzotan zerbitzua generadore baten bidez bermatu da. Iberdrola enpresak jakinarazi digunez, arazoa konponduta dago eta argindar hornidura normaltasunera itzuli da.

Bestalde, aurreko astea ezkeroztik, Movistar konpainia duten herritarrak telefono- eta datu-koberturarik gabe daude. Udalak bere esku dagoen guztia egin du enpresari egoera honen berri emateko eta konponbidea eskatzeko, (beti ere zerbitzu pribatua dela kontuan hartuta) hainbat kexa eta jakinarazpen helaraziz enpresa arduradunari. Jasotako azken erantzunaren arabera, gure herriko arazoa konpontzeari lehentasuna emango diotela adierazi digute.

Udalak gertutik jarraitzen du egoera eta herritarrei edozein berritasunen berri emango die. Eskerrik asko zuen pazientziagatik eta ulermenagatik.