Aurreko urtean Aralarrera doan bidearen konpontze orokorra egin zen eta gehien kaltetzen ziren 3 zati hormigoitu ziren. Honek bidearen egoera asko hobetu zuen, aurrera begira honen mantenua erraztuz.

Astelehenean bidearen beste bi zati berri hormigoitzeko lanak egingo dira, bidearen hobekuntzarekin jarraitzeko.

Honen ondorioz, bide hau ibilgailuentzat itxita egongo da astearte eta asteazkenean. Kamioi eta remolken kasuan, ezingo dute bide hau erabili asteburura arte.

Elkarlana 🫱🏽‍🫲🏽