Ostiralean, azaroaren 15ean, iluntzeko 18:30etan, GOAZEN telesail arrakastatsuaren lehenengo kapituluaren aurre-estreinaldia izango da. Zaleek aukera paregabea izango dute telesailaren hurrengo denboraldiko lehenengo atala lehen aldiz ikusteko. Ondoren, 20:00etan, talo jatea antolatu da Larrunarri frontoian, DBH4ko ikasleek, beraien ikas bidaiaren antolaketan laguntza izateko antolatu dute.
Igandean, azaroaren 17an, Amezketako Ferie ospatuko da goizeko 10:30etatik aurrera. Azoka honetan 30 postu baino gehiago egongo dira, eta bertan artisautza, pilota egileak, taloak, mondejuak, panpinak, zilarra, bitxiak… aurkituko dituzte bisitariek. Herriko ekoizleek ere parte hartuko dute, beren haragia eta barazki freskoak salgai jarriz.
Animatu herritarrak eta ingurukoak asteburu berezi honetan parte hartzera, giro paregabeaz gozatzeko!