Amezketako Kontsultoriotik Udalari jakinarazi diote astelehenetik aurrera Amezketako 90 urtetik gorakoentzako Covid-19aren aurkako txertaketa hasiko dela. 10 adindu dira txertoa hartuko dutenak Alegiko mediku zentroan hurrengo astetik aurrera eta denek eguna eta ordua zehazteko deia jaso dute.

 

Txertaketa hau burututa, hurrengo asteetan beste adinduen txertaketari ekingo zaio eta Kontusltoriotik adierazi dutenez hauei ere telefonoz deituko zaie eguna eta ordua zehazteko.