Aurrekoetan bezala lehentasuna 60 urtetik gorako amezketarrak izango dute, baina autobusa betetzen ez bada, gainontzeko herritarrek ere joateko aukera izango dute.

 

Izena emateko egunak:  APIRILAren 24tik APIRILAren 27ra biak barne. Txartel edo pertsona bakoitzeko 30€.

 

Irteera goizeko 9:30tan Plazan, gero Ergonen eta azkenik beherakoan Ugarten geratuko da autobusa.

 

Lehendabizi Donostira joan eta bertan hamaiketakoa.

 

11:00tan Aquariumean bisita gidatua.

 

13:00etan autobusa bazkaltzera joateko. Bazkaria Oiartzungo TOLARE jatetxean.

 

Bazkaldu ondoren denbora librea Oiartzunen bertan.

 

Itzulera 18:00/18:30 aldera.