Amezketako Udalak urtero egutegia ateratzen du amezketar guztien etxebizitzetan banatzeko. Aurtengoan ere, azkenengo urteetan bezalaxe, eta lehiaketak izaten duen partehartze handia ikusita, 2023ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du, azaroak 25a izanik argazkiak aurkezteko epea.

 

Lehiaketaren oinarriak edo baldintzak ondorengoak dira: 14 urtetik gorako edozeinek parte har dezake eta gaia Amezketako argazki zaharrak da, txuri beltzean, Amezketako pertsonak edo lekuak erakusten dituztenak. Argazki zaharrak direla ulertuko da 50 urte baino gehiago dituztenak. Partehartzaile bakoitzak gehienez ere 3 argazki aurkez ditzake eta formatu digitalean aurkeztuko dira, eta gutxieneko kalitatea izan beharko dute, (300dpi gutxienez), beraiekin lan egin ahal izateko. Ikusita argazkiak zaharrak izango direla, argazki irabazleak baztertu daitezke, egutegiaren inpresiorako ez direlako egokitzen. Argazkiekin batera informazio osagarri hau ere aurkeztu beharko da: aurkezlearen izen-abizenak, telefonoa edo/eta helbide elektronikoa.

 

Aurkezteko modua: posta elektronikoz, udala@amezketa.eus helbidera bidalita, informazio osagarriarekin batera. 13 argazki sarituko dira eta sari bakoitza 50 €-koa izango da, eta argazki sarituekin 2023ko egutegia osatuko da.

 

Amaitzeko aipatu epaimahaia Alkateak, zinegotzi batek eta Zumadi Eskolako irakasle batek osatuko dutela, eta edozein zalantza argitzeko Udalera bertaratu, deitu (943 653189) edo email bat bidali (udala@amezketa.eus) daiteke.