COVID-19ari eta gripeari aurre egiteko txertaketa-kanpaina bateratua egingo da Euskadin. «BAI, TXERTATZEN GARA» leloaren bidez, helburua da argi uztea txertaketa dela tresnarik eraginkorrena bi gaixotasun horiei aurre egiteko. Osakidetzak txertaketa bikoitza eskainiko du, beso bakoitzean ziztada bat.

 

Amezketan, bertako kontsultorioko arduradunek herritarrei ondorengoa jakinaraztea eskatu dute:

– Urriaren 3an hasiko dira gripearen aurkako txertaketak eta zita eskatu beharra dago.

– Covid 19aren aurkako txertaketa oraindik antolatzen ari dira eskualdean eta hurrengo egunetan jakin ahal izango da non hartu.

 

Informazio gehigarria Osakidetzako web orrian: txertaketa kanpaina