Mezu honen bitartez, amezketar guztiei jakinarazi nahi zaie 2022. urterako gimnasioko bazkide izateko deialdia zabaltzen dela. Aldiz, 2022. urtean bazkide izaten jarraitu nahi ez duenak urtarrilaren 12a baino lehen giltza udaletxean itzuli behar du.

Orainarte bazkide izan dena, 2022 urtean bazkide izaten jarraitu nahi badu 2022ko urtarrilaren 2a eta 31 bitartean (2021ean ez egin sarrera) dagokion kuota Amezketako Udalaren kontu korrontean ordaindu behar du eta ordaindu izanaren agiria udaletxean aurkeztu. Aipatu kuotak eta kontu korrontea ondorengoak dira:

AMEZKETAN ERROLDATUENTZAT

16 URTETIK   65 URTERA BITARTEKOAK

Urte osoa Hiruilekoa*
75€ 30 €

65 URTETIK GORAKOAK

Urte osoa Hiruilekoa*
45€ 20 €

AMEZKETAN EZ ERROLDATUENTZAT

16 URTETIK  GORAKOAK

Urte osoa Hiruilekoa*
140€ 40 €
  1. Hiruilekoa (Urtarrila, Otsaila eta Martxoa)*
  2. Hiruilekoa (Apirila, Maiatza eta Ekaina)*
  3. Hiruilekoa (Uztaila, Abuztua eta Iraila)*
  4. Hiruilekoa (Urria, Azaroa eta Abendua)*

 

Lehendabiziko giltza inteligentea dohainik izango da. Norbaitek galtzen badu, giltza berria egitea 10 € kobratuko da.

 

DIRUSARRERA EGITEKO K/K KUTXABANK  ES71 2095 5020 0610 6002 4469

 

Azkenik aipatu, eta garrantzitsua da jakinaraztea, indarrean dagoen araudiarekin kunplitzeko eta 2022ko bazkidetza egiteko eta berritzeko garaia iritsi denean, Amezketako Udalak Covid ziurtagiri edo “pasaportea” izatea eskatuko duela, bazkide berriei udaletxean ziurtagiria eskatuz edo noiz behinkako eskaerak eginez gimnasioan bertan. Hortaz, eta bigarren kasu honetan gimnasioa erabiltzean norberak “pasaportea” izan beharko du udal arduradunei erakus ahal izateko.