GRIPEAREN AURKAKO TXERTOA DA GRIPEARI AURRE EGITEKO PREBENTZIO-NEURRI NAGUSIA, TXERTO SEGURUA ETA ERAGINKORRA DELAKO.

 

Gripearen aurkako txertaketa-kanpaina urriaren 18an hasi zen Euskadin, eta nagusiki pertsona hauek babestea du helburu: gripearen ondoriozko konplikazioak izateko arrisku handiena dutenak eta konplikazio-arrisku handia duen beste norbaiti gaixotasuna transmititu diezaieketenak:

  • 65 urtetik gorakoak.
  • Gaixotasun kronikoak dituztenak: birikak, bihotza, gibela, diabetesa…
  • Haurdun dauden emakumeak
  • Osasun-langileak
  • Arrisku handia duten pertsonak zaintzen dituzten senideak edo haien bizikideak

 

NOLA HARTU HITZORDUA?

Osakidetzaren webgunearen bitartez.

Zure osasun-zentrora deituz 943 653212.

 

Azkenik argitu Osakidetzak helduentzako Covid-19aren 3. txertoa eskeintzen duela, 2. txertoa hartu eta sei hilabete pasa direnean, baina 3. txerto hori Tolosan emango da eta ez Amezketako osasun zentroan. ·. Dena dela, 3. txerto hori hartu ahal izateko nahikoa da Amezketako osasun zentrora deitzea eta bertatik egingo da tramitea Tolosara joan ahal izateko.