Amezketako udala bete behar diren segurtasun neurri guztiak kontuan hartuta udalekuak antolatzen ari da. Gogorarazi nahi dizuegu haurren izen emateko epea ostiral honetan, ekainak 12 bukatzen dela, eta aurreko urteetan salbuespenak egin badira ere, aurtengo egoera berezia kontuan hartuta, ez da epez kanpoko izen ematerik onartuko.