Aurten Gipuzkoan, uztailaren 2.hamabostaldian egingo da bilketa!

Interesdunentzat telefono zenbakia: 696 433 602

 

Artilea dela eta, hainbat enpresa eta eragile artilea balorizatzeko irtenbideak aztertzen dabiltza lanean.

 

Proiektu hauek gauzatzen diren bitartean, Gipuzkoan artile bilketa modu antolatuan egiteko hainbat eragile aritu dira: Gipuzkoako Foru Aldundia, ardi sektoreko elkarteak, gestio etxeak, nekazaritzako sindikatuak eta Landa Garapeneko elkarteak. Bilketa zerbitzua ahalik eta modu sinple eta merkeenean egiteko prozedura landu eta adostu da.

 

Aurtengo antolakuntzaren ezaugarria, sektorearen inplikazio zuzena izan da: Lurgintza eta Abelur Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioarekin batera (Landaola).

 

Interesa duten artzainek 696433602 telefonora deitu behar dute. Bertan azalduko zaizkie entregatzeko eguna, ordua eta tokia.

 

Gipuzkoan artilea biltzeko 5 puntu ezarri dira, baina Amezketako artzainentzat ondorengo bi puntuak dira hurbilenak eta egun zehatzetan egingo da bilketa:

  • UZTAILAK 27, ASTEASU, AGROALDEAN, ZONA INDUSTRIAL Pol., 188.
  • UZTAILAK 29, BERASTEGI, ARTALEKUN, AITZERGA AUZOA.

 

Finantzaketaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduko du eta bestea artzainek ordainduko dute. Egindako proposamenak sektorearen inplikazio zuzenagoa dakar eta iaz bezala“konpost”-a egitera bidaliko da Nafarroara, ekonomia zirkularra sustatuz.