Amezketako Udalak, aurreko urteetan bezalaxe, martxoaren 8an ospatzen den Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean antzerki emanaldi bat antolatu du, Kultur etxeko aretoan, arratsaldeko 7etan, Peter Punk izenekoa.

Peter Punk Tdiferencia antzerki taldeak sortutako familia guztiarentzat den komedia musikal bat da. Denok ezagutzen dugun testu klasikoa berrikusi egiten da gaur egungo begiradarekin. Oraingo honetan Wendi izango da protagonista emakumeari garrantzia emanez, abentura eta gainditze testuinguruan. Berotasun, xalotasun, musika punk, rock eta batez ere bizitasunez beteriko Wendiren iritsierak Inoiz Sekula herria erabat aldatuko du.

Esan behar da Tdiferencia antzerki taldeak haurtzaroaren eta gazteriaren babesaren aldeko ikuskizunak sortuz lan egiten duela, berdintasuna, errespetua, indarkeriaren prebentzioa eta tolerantzia sustatuz.

Antzerkia dohainik da, ordubete ingurukoa, eta amezketar guztiak gonbidatuta daude ikuskizun honetara eta Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, bakoitzak egokien ikusten duen moduan, ospartzera.