Asteartean arratsaldean, apirilak 16, bostetan eta Kultur Etxeko 2. solairuko gela polibalentean, Berdintasuna eta Genero Ikuspegiaren gaia jorratzeko 3. saioa egingo da, eta beste behin ere, Amezketako herritar guztiak, gizon nahiz emakume, gonbidatuak daude saioan parte hartzera.

 3. saio honetan, aurreko saioetan landu zena berreskuratuz Amezketa ideala! Irudikatzen saiatu eta berau lortzeko bidea definitzen eta zehazten saiatuko dira saiora gerturatzen direnak.

 Otsailaren 20an egin zen lehen saioan 6 pertsonek hartu zuten parte, denak emakumeak, eta Emagin ikerkuntza eta formakuntza feministako elkarteko ordezkari batek eraman zuen saioren dinamizazioa. Bigarren saioara aldiz 15 pertsona inguru bertaratu ziren, horregatik saioekin jarraitzea erabaki da, eta horretarako, Udalak Emagin ikerkuntza eta formakuntza feministako elkartearekin 3 saio gehiago adostu ditu.

 Honekin guztiarekin, Amezketako Udalak gai hauek jorratzen jarraitzeko aukera sustatu nahi du amezketarren artean, eta goian esan bezala, apirilaren 16an, bostetan eta Kultur Etxeko 2. solairuko gela polibalentean egingo den saiora gonbidatu nahi ditu herritarrak.