Apirilaren 1etik aurrera tarifa aldaketa eta ibilbide batzuen egokitzapena indarrean da Tolosaldeko Garraio Zerbitzuan

2019ko apirilaren 1ean Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (TGG) tarifak eguneratuko dira. Berritasun nagusia, Mugi Gaztea duten 25 urte baino gutxiagoko bidaiariek tramu guztietan deskontu handiago izango dutela da.

Horrez gain, Lurraldebusen gaueko tarifak eguneratuko dira:

Bi jauzi: 5,95€

Hiru jauzi: 8,25€

Lau jauzi: 10,40€

Bost jauzi: 13,60€

Bestalde, TO01 Tolosa>Alegia>Amezketa>(Abaltzisketa) linean, astelehenetik ostiralera Abaltzisketa>Amezketa>Alegia ibilbidea egiten duen 7:40eko zerbitzua kenduko da.

Informazio gehiagorako web-orri honetako “lineak eta ordutegiak” kontsultatu edo 900 300 340 telefono zenbakira deitu, astelehenetik igandera 8:00etatik 20:00etara.