Asteazkenean arratsaldean, maiatzak 22, arratsaldeko lau t´erdietan eta Kultur Etxeko 2. solairuko gela polibalentean, Berdintasuna eta Genero Ikuspegiaren gaia jorratzeko 4. Eta azken aurreko saioa egingo da, eta beste behin ere, Amezketako herritar guztiak, gizon nahiz emakume, gonbidatuak daude saioan parte hartzera.

4. saio honetan, indarkeria matxista eta sexista kontzeptualizatzeak kokatu eta aurre egiteko estrategiak landuko dira, eta hainbat herrietan zoritxarrez ematen diren jasarpen eta indarkeria kasuak medio, gaiak duen garrantziaz eta gaurkotasunaz jabetuta.

Dagoeneko, otsailetik hasita, gaur arte 3 saio burutu dira, eta 4. eta 5. saioak falta dira egiteko. Herriarentzat onuragarria izango litzateke herritar askok interesa agertzea arlo honetan eta saioetara hurbiltzea, baina behinik behin, 10-15 lagun inguruko talde egonkor bat parte hartzen ari da saioetan, Emagin ikerkuntza eta formakuntza feministako elkartearen eskutik ematen direnak.

Honekin guztiarekin, Amezketako Udalak gai hauek jorratzen jarraitzeko aukera sustatu nahi du amezketarren artean, eta goian esan bezala, maiatzaren 22an, arratsaldeko lau t´erdietan eta Kultur Etxeko 2. solairuko gela polibalentean egingo den saiora gonbidatu nahi ditu herritarrak.