Herritar estimatuak:

 

Bihartik aurrera, ekainak 8, Euskadiko Erkidego Autonomoa 3 Fasera pasako da. 3 Fase honetan zabaltzen diren neurriak asko dira, zorionez geroz eta jarduera ekonomiko gehiagori eragiten baitie, baina jarraian amezketarrontzat bereziki baliagarriak direnak azalduko dira, eta amaieran, aurrekoetan bezalaxe, eskuragarri jarriko dira ofizialki argitaratutako xedapenak.

 

Mugikortasuna eta ordu-tarteak

– Mugikortasuna mugagabea izango da EAEko lurralde historikoen artean.

– Jarduera fisikoa garatzeko adinekoentzako eta ahulentzako lehentasunezko tarteari eustea. 10:00tatik 12:00tara eta 19:00tatik 20:00tara.

 

Garraioak

Maiztasunak eta edukierak% 100ean berreskuratu ahal izango dira bidaiarien lurreko garraioetarako (trenbidea eta errepidea), baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan egiten badira osorik. Ibilbide osoan musukoa erabiltzea nahitaezkoa izango da, eta pertsonen artean segurtasun-distantzia mantentzen saiatu beharko da.

 

Familia- eta gizarte-bilerak

Gehienez ere 20 laguneko familia- eta gizarte-bilerak egin ahal izango dira etxebizitza eta lokal pribatuetan edo erabilera publikoko espazio irekietan, osasun-agintariek ezarritako babes pertsonaleko eta distantzia fisikoko arauak errespetatuz.

 

Kontziliazioa eta aisialdiko jarduerak

– Haurtzaindegiak eta haur-eskolak ireki daitezke zero eta hiru urte bitarteko haurrentzat, eta edukiera ohiko gehieneko edukieraren edo ratioaren% 60ra mugatuta.

– Haur eta gazteei zuzendutako aisialdiko jarduerak berriro hasi ahal izango dira, erakunde eskudunek ezartzen dituzten arauekin bat etorriz, edukiera-muga hauekin:

+ Aire zabalean egiten direnean, jardueraren ohiko gehieneko edukieraren% 60ra mugatuko da parte-hartzaileen kopurua, eta gehienez 200 parte-hartzaile izango dira, monitoreak barne.

+ Gune itxietan egiten direnean, jardueraren ohiko gehieneko edukieraren% 60ra mugatuko da parte-hartzaileen kopurua, eta gehienez 80 parte-hartzaile izango dira, monitoreak barne.

Bi kasuetan, jarduerak egiten diren bitartean, parte-hartzaileak gehienez ere 15 taldetan antolatu beharko dira, monitoreak barne.

 

Hezkuntza

– Hezkuntzaren eta unibertsitate-prestakuntzaren arloan, EAEn kokatutako unibertsitateek aurrez aurreko jarduera akademikoak egin ahal izango dituzte, jarduera hori aurrez aurrekoa egitea ezinezkoa denkasuetan. Era berean, etengabeko prestakuntza, titulazio ez-ofizialak eta profesionalentzako jarduerak malgutu eta garatu ahal izango dira.

 

Ostalaritza, Turismoa, Sozietateak eta Merkataritza

– Merkataritza-establezimendu eta -lokalak, minoristak, azoka txikiak, merkataritza-zentro eta -parkeak: gehieneko edukiera %60koa izango da, eta halakorik balego, espazio komunetan eta jolas-guneetan ere errespetatu beharko da.

– Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta elkarte gastronomikoetako establezimendu eta zerbitzuak: edukiera-muga kentzen da, baldin eta mahaien edo, mahai-multzoen artean bi metroko distantzia egokia bermatzen bada.

– Barrura sartzea eta barran zerbitzua ematea baimentzen da, bezeroen edo bezero-taldeen artean bi metroko distantzia fisikoarekin.

– Hoteletako eta turismo-ostatuetako eremu komunak, %60ko edukiera-mugarekin, pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantziari eutsita.

– Turismo aktiboko eta izaera eta jarduera fisikoko jarduerak: jarduera horiek gehienez 30 pertsonarekin egin ahal izango dira, pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantzia errespetatuz.

 

Kultura-jarduerak, aisialdia eta azoka-esparruak

– Liburutegiak, museoak, azoka-esparruak, erakusketa-aretoak eta zinemak: %60ko edukiera, gehienez.

– Leku itxietako kultura-jarduerak: baimendutako edukieraren %60koa izango da baimendutako gehieneko edukiera, gehienez ere 80 pertsona, aurrez esleitutako besaulkiarekin.

– Aire zabaleko kultura-jarduerak: baimendutako edukieraren %60ko izango da baimendutako gehieneko edukiera, gehienez ere 1.000 pertsona, eta eserlekua aurrez esleituta egongo da.

 

Kirola

– Kirol-instalazioetan, baimendutako edukieraren % 60koa izango da baimendutako gehieneko edukiera. Aldagelak eta dutxa-guneak erabil daitezke, pertsonen arteko gutxieneko distantzia errespetatuz.

– Talde-entrenamenduei berrekitea baimentzen da, kirolarien arteko elkarrekintzarekin, arrauneko, banku finkoko eta pilotako kiroletan, diziplina guztietan, ekainaren 20tik aurrera lehiaketen hasiera prestatzeko.

– Gainerako kirol-diziplinetan, taldean praktikatzea eta entrenatzea baimenduta dago, pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantzia betez.

 

Aipatu neurrien arautegia ondorengoa da:  Estatuko Ordena 3 Fasea lehenaEstatuko Ordena 3 Fasea bigarrena eta EJko Dekretua 3 Fasea

 

Besterik gabe, agur bero bat eta elkar zaindu dezagun.

 

Amezketan, 2020ko ekainaren 7an.

 

Izpta: IÑAKI AMUNDARAIN TOLOSA

 

Alkateak.