Amezketako Zumadi Eskolako 6.mailako ikasleak UPV/EHUko Kimikako Fakultateko Berdintasun Batzordeak antolatutako lehiaketa batera aurkeztu ziren. Lehiaketa horretan, parte-hartzaileek, taldeka, emakume zientzialari bati elkarrizketa bat burutu eta mural batean laburtu behar zuten. Elkarrizketa ingelesez egin zuten eta baita murala ere.
Lehiaketako arduradunek adierazi zioten ikastetxeari, Zumadi eskolakoen lana, lehiaketara aurkeztutako 10 lan onenen artean aukeratua izan zela.
Ekitaldi hori otsailaren 14an izan zen, Ignacio Maria Barriola Zentroko ekitaldi aretoan.
Finalera iristea nahikoa ez eta IRABAZLE izendatu zuten Amezketako ikasleen lana.
Hemendik, zorionik beroena LH6ko ikasle eta irakasleei!!