Otsailaren 20an, arratsaldeko 7etan eta Pernando Amezketarra Kultur etxean, Jon Artano kazetari eta idazlea izango da Irakurketa taldearekin tertulian.

Tertulia JUANA liburuaren inguruan izango da.

Liburuari buruz….

Juana Perea Plata, Gerra Zibilean 1937an Bogotara ihesi joandako familia bateko alaba izan zen. Abenturazalea eta zoriontasunaren bila garaiko arauak hausten trebea. 2020an, ordea, parte txarreko gizon batek hil zuen.
Oraingo saioan, tertuliaz gain, kazetariaren “ANDERIK ANDE” kazetaritza proiektu saritua izango da ikusgai.
Gonbidatuta zaude!