Ugartetik herrigunera, azken hilabeteetan, martxan dira ur saneamentuko lanak.
Maiatzean, Aralar papertegiaren pareko errepidean lanak hasiko direla aurreikusten da. Trafikoan eragina izango dute lanek eta semaforo bidez txandakatuta pasa beharko dute ibilgailuek.
Lanek ahalik eta eragozpen gutxien eragin dezaten ahaleginetan ari gara eta horregatik eskolako eta papertegi barruko eremuak udako hilabeteetan egin nahi dira, umeen oporraldia eta papertegiaren itxiera aprobetxatuz.
Herriarentzat garrantzitsuak diren egokitzapen lan hauek denei eragiten dizkigute eragozpenak, baina, egin beharreko hobekuntzak direnez, pazientzia eskatzen dizuegu herritar guztiei.