Amezketako Udalak Ugarte auzoko frontoian hobekuntza lanak egingo ditu datozen asteetan. Lanen helburua frontoiaren estalkiko soleran dauden elementuak berritzea eta instalazioaren egoera hobetzea da.

Zehazki, teilatuaren azpialdean dagoen estaldura edo “plastikoa” berria jarriko da, egungoaren ordez. Era berean, pilotak frontoitik kanpora joatea saihesteko erabiltzen den babes-sarea ere guztiz berrituko da.

Obra horiek Teilatugain enpresari esleitu dizkio Amezketako Udalak. Horrela, frontoiaren mantentze-lanak eguneratu eta erabiltzaileentzako segurtasuna eta instalazioaren funtzionaltasuna hobetzea da helburua.

Udalak herritarren ulermena eskertu du lanek iraun bitartean sor daitezkeen eragozpenengatik.