Azken urteetan aurrerapauso handiak egin dira herrian txakur jabeekin elkarbizitza hobetzeko. Hala ere, badira oraindik hobetzeko puntuak. Honen harira, Amezketako udalak kexa batzuk jaso ditu azken aldian. Kexa hauen bidez jaso dugunez, Zumadi eskolako eremuan kaka ugari agertzen da. Jabeen kontrolik gabe txakurrak aske ibiltzeak, arazo bat baino gehiago sortzen ditu, alde batetik, segurtasun arazoak, eta bestetik, kontrolik gabe dabiltzanez pixa eta kaka edozein tokitan egiten dituzte. Eta eskolako eremua izanik, arazoa are eta larriagoa da bertako erabiltzaileak haurrak ere badirelako.

Honegatik, udaletik dei egiten diegu txakur jabe hauei, beraien eremu pribatutik kanpo dabiltzanean txakurrak kontrolpean izan ditzatela, denon elkarbizitzaren mesederako.