Udalak zuen laguntza eskatu nahi du telefono mugikorren estaldurarekin lotutako arazoak identifikatzeko. Azkenaldian, hainbat herritan estaldura arazoak daudela jaso da, eta arazo horiei aurre egiteko, ezinbestekoa da herritarren ekarpena.

Hori dela eta, herritarrak gonbidatzen ditugu arazoak izan ohi dituzten herriko eremuak adieraztera, eta, hala badagokio, arazo horien deskribapen labur bat ematera. Bildutako informazioa eskualde mailako lanketa baterako erabiliko da, helburua detektatutako arazoak konpontzen saiatzea izanik.

Datuak emateko, deitu udaleko telefono zenbakira:
📞 943653189

Zuen laguntza ezinbestekoa da gure herriko konexio-arazoak hobeto ulertu eta konpontzen saiatzeko.