TALAI EGUNA. MAIATZAK 10, LARUNBATA.
Hemen gara berriro ihauterizale eta Talaizale guztientzat proposamen batekin!
Talai dantzaren berreskurapeneko 50. urteurrenarekin jarraituz, maiatzaren 10, larunbaterako, egun osoko egitaraua antolatu dugu.
Talaien inguruko dokumental bat osatzen aritu gara urte honen hasieratik. Bertan, berreskurapenaz gain, herriko ihauteri hauek duten esentzia eta alaitasuna jasotzen saiatu gara, irudi zahar eta aurtengoekin. Ordu erdi inguruko dokumentalaz behar bezela gozatzeko, bi ikustaldi antolatu ditugu kultur etxeko arteo nagusian: 11:30tan eta 12:15tan.
Ikustaldi bakoitzean 100 lagunentzat lekua izango da eta izen ematea udaletxera deituz egin beharko da. Egun honetan, ikusteko aukerarik ez baduzue, izango da berriro ere ikustaldi publikoren bat edo internet bidez etxean ikusteko aukera.
Jarraian, 13:00etan frontoi zaharrean, Lizartzako Otsolar dantza taldeak, Lizartzako ihatuerietako dantza ikuskizun koloretsuen emanaldia egingo digute.
Horrelako egun batek bere otordua behar duenez, Larrunarri pilotalekuan herri bazkari bat antolatu dugu 14:30etatik aurrera. Tiketak, 25€tan Amezketako tabernetan dauzkazue salgai maiatzak 7 arte. Haurren menua ere izango da, 13€tan; tiket hau eskuratzeko idatzi edo deitu 636864911 (Izarne) zenbakira. Bazkariaren aurretik eta ondoren, trikitilariak izango ditugu giroa alaituz.
Iluntzean, 20:00etatik aurrera, eguraldia lagun bada herriko plazan eta bestela pilotalekuan, zahagisagardoa izango da, norberak bere jatekoa afaltzeko ekarriz.
Hauxe duzue udaberri honetarako gure proposamena! Udazkenak ere ekarriko ditu bereak!
Parte hartu, gozatu eta ondo pasa dezagun!